Mundua -

Belgika

Hiru hildako tiroketa batean, Bruselako Museo Juduaren inguruan

Laugarren pertsona bat larri zauritu da gertaeran. Atxilotutako susmagarria aske utzi dute.

Tiroketa Bruselan. Argazkia: Reuters
Tiroketa Bruselan. Argazkia: Reuters
Hiru pertsona hil dira tiroketa batean Bruselan

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil dira, eta laugarren bat larri zauritu da Bruselan (Belgika), Bruselako Museo Juduaren inguruetan izandako tiroketa batean. Hildakoak bi emakume eta gizonezko bat dira. Hildakoetako bi turista israeldarrak ziren, 50 urte inguruko bikote bat, Tel Aviven bizi direnak eta Brusela bisitatzen ari zirenak. Larunbat gauean atxilotutako susmagarria aske utzi dute eta ikerketarekin jarraitzen dute. Polizia bigarren lagun baten bila dabil, bertako kameren laguntzarekin.

Larrialdi zerbitzuek dozena bat lagun artatu dituzte tiroketaren tokian bertan.

Belgikako Fiskaltzaren bozeramailearen esanetan, "judutarren aurkako erasoa izan daitekeela uste dugu, baina oraindik ez daukagu hori baieztatzeko nahikoa daturik", gaineratu du.

Prentsaurreko bat eskainiko Belgikako Fiskaltzako bozeramaileak eta horren esanetan "pertsona bat galdekatzen ari dira, baina oraindik ez dakigu tiroketarekin zerikusirik duen ala ez". Halaber, tiroketaren ostean oinez ihes egin duen bigarren pertsona baten bila ari direla adierazi du. Ustezko erasotzailea Juduen Museoan sartu eta tiro egiten hasi da, eta ondoren auto batean ihes egin du.

Tiroketa larunbateko 15:50 inguruan gertatu da eta guztira sei tiro izan dira, lekukoek eta ezbeharraren tokitik gertu zegoen Joëlle Milquet Barne ministroak baieztatu dutenez. Milquieten iritziz, "juduen aurkako eraso bat izan dela dirudi".

Barne ministroa kezkatuta agertu da, baina lasaitasunerako deia egin du: "Hauteskundean eta herritarrak ez daude mehatxupean. Tiroketa baten aurrean gaude. Ez da edozer gauza esan behar", gaineratu du.

Elio Di Rupo Belgikako lehen ministroak gertaera gaitzetsi du Twitterren bitartez: "Bruselan gertaturikoarekin lur jota. Nire doluminak eman nahi dizkiet hildakoen senideei eta lagunei, eta baita nire babes osoa ere".

Didier Reynders lehen ministro ohi eta Atzerri ministroak harridura eta samina agertu du Twitter bidez, tiroketatik gertu egon da eta: "Hunkituta nago Museo Juduko sarraskiagatik. Bertan ikusitako biktimak eta haien familiak gogoan ditut", esan du.

Yvan Mayeur Bruselako alkatea ere ezbeharraren tokian zegoen eta oso larritzat jo du gertaturikoa. Halaber, Polizia "pista fidagarri" baten atzetik dabilela adierazi du.

Belgikak alerta maila igo du tiroketaren ostean

Belgikako agintariek alerta terrorismoaren maila laura igo dute bosteko eskalan, larunbat honetan Bruselan gertaturiko tiroketaren ostean. Joëlle Milquet Belgikako Barne ministroak "hilketa gorrotagarria" dela adierazi du TL-TVI telebista katean.

Bestalde, Bruselako sinagogaren eta hiriko beste judutarren eraikinen inguruan segurtasun neurriak areagotu dituzte. "Ez herritarrak eta ezta hauteskundeak ere ez daude mehatxupean. Tiroketa baten aurrean gaude. Ez da edozer gauza esan behar".

El Congreso Mundial Judío condena el "atentado terrorista contra los judíos"

Juduen Munduko Kongresuak "judutarren kontrako eraso terrorista" gaitzetsi du

Juduen Munduko Kongresuak Bruselako tiroketa gaitzetsi du eta "judutarren kontrako eraso terrorista anker" gisa definitu du.

"Tolosakoaren ostean eta Europako hauteskundeen bezperan, judutarrek Europan aurre egin behar dituzten mehatxuak ekarri dizkigu gogora eraso arbuiagarrik horrek", adierazi du Ronald S. Lauder Kongresuko presidenteak. Duela bi urte 7 pertsona hil ziren, tartean judutarrak, Montaubaneko eta Tolosako erasoetan.

Tiroketaren arduradunak justiziaren aurrera eramateko beren eskuetan dagoen guztia egin behar dute Belgikako agintariek", gaineratu du ohar batean.

Horrelako erasoak berriz ere ez gertatzeko neurriak eskatu ditu elkarteak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bruselako albisteak gaur