Mundua -

Nepal

Gutxienez 12 xerpa hil dira elur-jausi batek harrapatuta, Everesten

Ezbeharra 6.200 metro ingurura jazo da, 50 bat mendizale -gehienak xerpak- I. kanpalekutik II.era zihoazenean.

Baliteke mendizale gehiago hilda egotea, baina momentuz ez dute baieztatu. Irudia: EiTB
Baliteke mendizale gehiago hilda egotea, baina momentuz ez dute baieztatu. Irudia: EiTB
Baliteke mendizale gehiago hilda egotea, baina momentuz ez dute baieztatu. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nepaleko 12 xerpa hil dira, gutxienez, eta beste hiru oso larri daude, Everesteko kanpaleku batera zihoazenean elur-jausi batek harrapatuta, Nepaleko mendi taldeko iturri batek jakinarazi duenez.

Elur-oldea hango 07:00etan jazo da (hemengo 03:15ean), 6.200 bat metrora, 50 mendizale inguru -gehienak xerpak- I. kanpalekutik II.era zihoazenean.

Aipatutako iturriek jakinarazi dutenez, oraindik ez dira mendizale guztiak agertu eta baliteke gehiago ere hilda egotea. Dena dela, momentuz ez dute baieztatu, eta, beraz, datuak behin-behinekoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Asia albisteak Erreskateak mendian Elausoei buruzko albisteak