Mundua -

Pleasant Grove hirian

Emakume bat atxilotu dute, etxean 7 haurtxoren gorpuak topatu ostean

Atxilotutakoak (39 urte) kartoizko kutxa batzuetan gorde zituen hilotzak. Antza denez, 1996. eta 2006. urte bitartean jaio ziren.

Argazkia: EiTB
Emakume bat atxilotu dute etxean zazpi haurren gorpuak izateagatik

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat atxilotu dute Utah estatuan (AEBko mendebaldean), Poliziak zazpi haurtxoren hilotzak kartoizko kutxetan topatu eta gero, lehen bizi zen etxean, tokiko zenbait hedabidek zabaldu dutenez.

Megan Hutsman, 39 urteko emakumea, larunbatean atxilotu zuten Pleasant Grove hirian, 2011ra arte horrena izan zen etxean aurkikuntza hori egin ostean, esan du ABCk Polizia-iturriak aipatuta.

Egun etxebizitza horretan bizi direnetako batek eman zion abisua Poliziari, garajea garbitzen ari zela kutxa susmagarri bat ikusi eta gero.

"Kutxa zabaltzean, haurtxoa topatu zuten barruan", azaldu dio Michael Roberts ABC kateari. "Antza jaioberri baten hilotza da", gaineratu du.

Agenteek beste sei gorpu topatu zituzten, kutxa banatan, etxea miatu zutenean.

Robertsen arabera, lehen datuen arabera, emakumeak 1996. eta 2006. urte bitartean izan zituen sei haurtxoak.

Huntsman kartzelan sartu dute, sei hilketa egitea leporatuta, baina Poliziak ez du oraindik azaldu zergatik ez dioten zazpigarrena leporatu.

"Auzia zabalik dago, eta jaso dugun informazioarekin lanean ari gara", esan du Poliziaren kapitainak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea