Mundua -

Lau aste desagertu zela

Beste seinale bat jaso dute hegazkina bilatzen ari diren eremuan

"Ikertu egin behar dugu, eta horretarako denbora behar da. Sakonera handia dago hemen, eta seinale faltsu asko jasotzen ditugu, ozeanoan zarata eta oihartzun asko daude eta", azaldu dute.

Bi soldado, Indiako Ozeanoko uretan, Malaysiako hegazkinaren bila. Irudia: EFE
Bi soldado, Indiako Ozeanoko uretan, Malaysiako hegazkinaren bila. Irudia: EFE
Bi soldado, Indiako Ozeanoko uretan, Malaysiako hegazkinaren bila. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako itsasontzi batek 37,8 kHz frekuentziako beste seinale elektroniko bat jaso du, martxoaren 8an 239 pertsonarekin desagertu zen Malaysiako hegazkina bilatzen ari diren inguruan, Australiatik adierazi dutenez.

"Aurkikuntza garrantzitsu eta itxaropentsua da", esan du Angus Houstonek, Agentzien Koordinaziorako Zentroko zuzendariak, telebistan emititutako prentsaurreko batean.

Bigarren seinale hori Txinako ‘Haixun 01’ itsasontziak jaso du larunbat honetan (apirilak 5), lehenengo seinalea jaso zuen lekutik bi kilometro ingurura.

"Haixun 01 itsasontziak bilaketa eremuaren erdialdea arakatu du, eta inguru hori miatzen gabiltza orain", argitu du Agentzien Koordinaziorako Zentroko zuzendariak.

Jaso zuten lehenengo seinaleak segundo gutxi batzuk baino ez zuela iraun azaldu du Houstonek. ‘Haixun 01’ itsasontzia inguru horretan geratu, eta, orduan, 90 segundoko beste seinale bat jaso duela gaineratu du.

Houstenek azaldu duenez, esku artean darabilten hipotesietako bat da hegazkina inguru horretatik urrun egotea, eta horregatik kutxa beltzek emititzen duten seinalea etenda jasotzea.

"Ikertu egin behar dugu (...), eta horretarako denbora behar da. Sakonera handia dago hemen, eta seinale faltsu asko jasotzen ditugu, ozeanoan zarata eta oihartzun asko daude eta”, esan du zuzendariak.

Gainera, bilaketa lanen koordinatzaileak iragarri duenez, Australiako ‘Ocean Shield’ itsasontzia gaur goizean atzeman duten hirugarren seinale bat ikertzen ari da. Dena dela, oraingoz "ez dago xehetasunik".

Erreskate taldeek areagotu egin dituzte bilaketa lanak Indiako ozeanoan, izan ere, lau aste bete dira Malaysia Airlineseko hegazkina galdu zenetik, eta kutxa beltzeko bateriak agortzear daude.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea