Mundua -

Galdutako hegazkina

Galdutako hegazkinarenak izan daitezkeen zatiak aurkitu ditu Txinak

Ondorengo orduetan aurkikuntzaren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Pekineko Gobernuak.

Txinako satelite batek galdutako hegazkiarenak izan daitezkeen zatiak aurkitu ditu. Argazkia: EiTB
Txinako satelite batek galdutako hegazkiarenak izan daitezkeen zatiak aurkitu ditu. Argazkia: EiTB
Txinak hegazkin arrastoak aurkitu ditu itsasoan

1:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako satelite batek Malasian galdutako hegazkinarenak izan daitezkeen zatiak aurkitu ditu Indiako Ozeanoan, Malasiako Gobernuak larunbat honetan baieztatu duenez.

22,5 metro luze eta 13 metro zabal neurtzen ditu atzemandako zatiak, Malasiako Gobernuak jakinarazi duenez.

Txinak Malasian duen enbaxadoreak bertako agintariei adierazi dienez, Txinako satelite batek pieza handi bat atzeman du Indiako Ozeanoan flotatzen, eta Pekineko Gobernuak aurkikuntzaren inguruko xehetasun gehiago emango ditu datozen orduetan.

Arrasto hauek bat egiten dute ostegunean hedabideetan zabaldu ziren argazkiekin. Satelite batek atera zituen argazkiok, hain zuzen ere, Australiako Perth hiritik 2.500 kilometrora.

Nazioarteko operatibo bat martxan dago hegazkina aurkitzeko, baina oraingoz ez dute ezer aurkitu. Bihar, Txinako eta Japoniako hegazkinak eta Erresuma Batuko itsas armadako fragata bat batuko dira bilatze lanetara.

Malaysia Arlines hegazkin konpainiak Boeing 777-200 hegazkina Malasiako Kuala Lumpur hiriburutik atera zen martxoaren 8an 239 bidaiarirekin eta aireratu eta 50 minutu geroago radarretatik desagertu egn zen. Geroztik ez dute hegazkinaren berririk. Hori bai, hegazkinak norabidez aldatu eta Malacako itsasartera heldu zela badakite agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Txina gaur