Mundua -

Malaysiako Polizia

Bahiketa eta sabotajea, hegazkinaren desagertzea azaltzeko hipotesiak

Identifikatutako gizonezko batek 19 urte ditu eta, Poliziaren arabera, ez omen da talde terrorista bateko kidea. Bi gizonezkoak Alemaniara zihoazela zehaztu du Abu Bakar Poliziako zuzendariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bahiketa ala sabotajea dira Malaysiako hegazkinaren desagertzea azaltzeko Poliziak ikertuko dituen hipotesi nagusiak. Khalid Abu Bakar Poliziako zuzendariak agerraldia egin du gaur goizean, eta bidaiarien artean arazo psikologiko edo pertsonalak ere ez dituztela baztertu azaldu du. "Baliteke bidaiariren batek bizi-asegurua kontratatu izana. Aukera guztiak ikertuko ditugu", esan du.

Bestalde, desagertutako hegazkinean pasaporte faltsua zeramaten bi gizonezkoetatik bat irandarra zela jakitera eman du gaur Malaysiako Poliziak.

Identifikatutako gizonezkoak 19 urte ditu eta, Poliziaren arabera, ez litzateke talde terrorista bateko kidea izango. Bi gizonezkoak Alemaniara zihoazela zehaztu du Abu Bakar Poliziako zuzendariak.

Bigarren gizonezkoaren nortasuna ikertzen ari dira oraindik.

Hegazkina Thailandiako Golkoan desagertu zen iragan larunbatean, 239 pertsona zeramatzala. Kuala Lumpurretik irten ondoren, kontaktua galdu zuen Malaysiako agintariekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea