Mundua -

Kuba

Venezuelako krisia AEBk eragin dutela esan du Raul Castrok

"Badakigu, halakorik bizi izan dugulako, nortzuek babesten eta finantzatzen dituzten horren moduko ekintzak Venezuelako Gobernu konstituzionala kentzeko", esan du.

Zenbait aste daramatzate protestak Venezulako kaleetan egiten. Irudia: EFE
Zenbait aste daramatzate protestak Venezulako kaleetan egiten. Irudia: EFE
Oposizioko milaka lagun kalera atera dira Caracasen

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raul Castro Kubako presidentearen esanetan, Ameriketako Estatu Batuek eta euren "aliatu europarrek" eragin dituzte Venezuelan izandako gertaerak eta, bide batez, Nicolas Maduro presidente venezuelarra "erabat" babesten duela berretsi du.

"Badakigu, halakorik bizi izan dugulako, nortzuek babesten eta finantzatzen dituzten horren moduko ekintzak Venezuelako Gobernu konstituzionala kentzeko", esan du Castrok La Habanan egindako hitzaldi batean.

Gainera, Castroren arabera, "ekintza horiek baieztatu egin dute AEBko eta Europako aliatu batzuen interesen alde egiten ez den edozein lekutan, horren moduko kanpaina subertsiboak izango dira".

Kubako telebista kate publikoan emititutako hitzaldian presidenteak esan duenez, talde horiek "orain metodo berriak dituzte, ezkutatuak eta burutsuak, baina indarkeriari uko egin barik".

Helburua, "bakea eta barneko ordena haustea eta Gobernuak garapen ekonomikoaren eta sozialaren alde egitea galaraztea, gobernuetatik kentzea lortzen ez badute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak