Mundua -

Urteko datuak

8.800 lagun baino gehiago hil dira Iraken 2013an, NBEren arabera

Horietatik 7.818 zibilak ziren. Azken urteotako biktima kopururik handiena da.

Irak atentatuak
Irak atentatuak
30 hildako eta 88 zauritutik gora Iraken izandako hainbat atentatutan

1:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 8.868 pertsona hil dira 2013an Iraken, indarkeriarekin lotura duten ekintzetan, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) datuen arabera. Hildako horien artean 7.818 zibilak ziren. Zaurituei dagokionez, bestalde, ez dute daturik eman.

Biktima horietatik 759 abenduan bertan hil dira (661 hildako zibil utzi ditu joan berri den hilabeteak). Indarkeriarekin lotutako ekintzetan 1.345 zauritu baino gehiago izan dira urteko azken hilabetean.

Azken urteotako biktima kopururik handiena da 2013ko hau Iraken.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak NBE bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zer gertatzen ari da Iraken? Ekialde Hurbileko albisteak