Mundua -
Volgogradoko atentatuak
Putinek terroristekin amaituko duela zin egin du
Urtetan lehen aldiz, Kremlineko buruak segurtasun neurriak indartu ditu lurralde osoan, 24 ordu baino gutxiagotan izan diren bi atentatutan 33 pertsona hil ostean.
Erredakzioa
Vladimir Putin Errusiako presidenteak terroristekin amaitu arte lanean jarraituko dutela zin egin du asterte honetan, igandean eta astelehenean Volgogradon izan ziren bi atentatuen ostean.
"Kaltedunak babestuko ditugu eta konpondu eta berreraiki beharrekoaren ardura ere hartuko dugu", esan du Putinek. Errusiako presidentea Jabarovsk hirira gerturatu da gaur, bertoko agentziek iragarri dutenaren arabera.
Astearte honetan, gauean, Gabonetako mezua eskainiko du Putinek eta hitzaldian esango duenez, "biktimen aurrean burua makurtu behar dugu".
Urtetan lehen aldiz, Kremlineko buruak segurtasun neurriak indartu ditu lurralde osoan, 24 ordu baino gutxiagotan izan diren bi atentatutan 33 pertsona hil ostean.