Mundua -

Leherketa

Gutxienez 12 hildako eta 134 zauritu Egipton izandako atentatu batean

Lehergailuz betetako auto batekin egin dute atentatua, Egiptoko Dakahliya probintzian.

Atentado en Egipto. Foto: EFE
Atentatua Egipton. Argazkia: EFE
Bonba-auto batek gutxienez 12 hildako eragin ditu, Egipton

2:11

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 lagun hil dira gutxienez (horietatik, zortzi poliziak) eta 134 zaurituta daude Egiptoko Dakahliya probintziako Segurtasun Zuzendaritzaren eraikinaren aurka izandako atentatu batean, Mena Egiptoko agentzia ofizialak jakinarazi duenez.

Omar Shawadfi Dakajilyako gobernadoreak esan duenez, lehergailuz betetako auto batekin egin dute atentatua. Hiritarrei odola emateko deialdia luzatu die Shawadfik, hainbat zauritu egoera larrian daudelako, Mansurako ospitalean. Beste hainbatek alta jaso dute dagoeneko.

Gauerdi partea izan da leherketa eta segurtasun egoitzaren eraikinean kalteak izan dira. Alboko eraikinak ere kaltetuta suertatu dira, tartean Mansurako udaletxea, antzokia, banketxe bat eta inguruan zeuden hainbat auto. Leherketaren egileak nortzuk diren jakiteko ikerketa bat jarri dute martxan.

Azken hilabeteotan, hainbat eraso izan dira Egiptoko indar polizialen aurka, Bereziki Sinai penintsulan. Iragan uztailaren 3an militarrek Mohamed Mursi presidentea kargutik kendu zutenetik eraso gehiago egin dituzte.

"Talde terrorista"

Egiptoko agintariek esan dutenez, gutxienez 12 hildako eragin dituen atentatuak ez du aldi baterako prozesuan trabarik ipiniko eta Anaia Musulmanak "talde terrorista" gisa kalifikatu ditu.

Bere aldetik, Anaia Musulmanek atentatua kondenatu dute. Agiri batean, kofradiak "Egiptoko herriaren batasunaren aurkako erasoa" dela adierazi du eta egileak justiziaren aurrean eramateko ikerketa bat egitea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Atentatuak bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Azken ordukoa Kairo Ekialde Hurbila