Mundua -

Tailandia

Segurtasun gehiago Bangkoken, Gobernuaren aurkako protesten aurrean

Thailandiako Gobernuak polizia eta segurtasun neurri gehiago jarriko ditu Bangkokeko kaleetan astearte honetan, Yingluck Shinawatra lehen ministroaren aurkako protesta "baketsuen" aurrean.

Thailandia
Thailandia
Thailandia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Thailandiako Gobernuak polizia eta segurtasun neurri gehiago jarriko ditu Bangkokeko kaleetan astearte honetan, Yingluck Shinawatra lehen ministroaren aurkako protesta "baketsuen" aurrean.

Lehen ministroak Barne Segurtasun Legea ezarriko duela iragarri zuen atzo, eta segurtasun indarrek legea betearaziko dutela nabarmendu zuen, betiere "indarra erabili gabe".

Yingluckek azpimarratu zuenez, protestak hasieran bakarrik izan dira "baketsuak", eta atzo eraikin publikoak okupatu egin zituztela salatu du lehen ministroak.

Astelehenean dozenaka mila lagun bildu ziren Thailandiako Gobernuaren aurkako protestetan, eta, besteak beste, Atzerriko Gaietarako eta Finantza Ministerioen egoitzak okupatu zituzten. Asteartean, berriz, manifestariak eraikin publikoetatik atera dira, baina Gobernuaren beste lau bulego okupatuko dituztela iragarri dute.

Mobilizazio hauen burua Suthep Thaugsuban oposizioko liderra da. Protestak asteburuan indartu dira, erakunde eta talde sozialek elkarretaratzeekin bat egin ondoren.

Igandean, oposizioak antolatutako manifestazioan 150.000 lagunek parte hartu zuten, Armadaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Asia Zer gertatu da Thailandian?