Mundua -
Egipto
51 pertsona hil dira, Anaia Musulmanek deitutako manifestazioetan
Gobernuaren bozeramaileetako batek esan du Anaia Musulmanek deitutako manifestazioren batean parte hartzen dutenak atzerriko indarren agente gisa hartuko dituztela.
Erredakzioa
Duela 40 urte arabiar eta israeldarren arteko gudari hasiera eman zion erasoaren urtemugarekin bat eginda, Anaia Musulmanek manifestazioak deitu dituzte Egipton, eta, horietan, gutxienez 51 pertsona hil dira, eta 268 zauritu, Segurtasun Indarrekin izandako liskarretan.
Gobernuaren bozeramaileetako batek esan du egun horrekin bat eginez manifestazioren batean parte hartzen dutenak atzerriko indarren agente gisa hartuko dituztela.Poliziak eta Armadak kaleetako zaintza handitu dute azken orduotan. Anaia Musulmanen eta Armadaren arteko azken liskarretan, joan den ostiralean, lau pertsona hil ziren, eta beste 40 zauritu.Nazio Batuen Erakundeak (NBE) protesta baketsuak izatea eskatu du, eta elkartzeko eskubidea errespetatzeko. Trantsizioa baketsua izan dadin, giza eskubideak errespetatzea lehentasuna dela nabarmendu du Ban Ki-Moon idazkari nagusiak.