Mundua -

Alemaniako gobernu berria

Gobernua osatzeko negoziazioekin darrai Merkelek

Alemaniako kantzillerrak gobernua osatzeko lanean jarraitzen du eta bigarren bilera txanda bat izango du Alderdi Sozialdemokratarekin.

 

Angela Merkel Alderdi Sozialdemokratarekin bilera izan aurretik. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alderdi Sozialdemokratarekin bilera izan aurretik. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alderdi Sozialdemokratarekin bilera izan aurretik. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzillerraren Alderdi Liberalak (CDU) eta oposizioko Alderdi Sozialdemokratak (SPD) bigarren bilera txanda bat egingo dute gobernu berria osatzeko. Erabaki hori hartu dute hiru orduz bilduta egon ostean.

Irailaren 22ko hauteskundeetan CDU alderdiak lortu zituen boto gehien, baina ez zuen gehiengo absoluturik lortu. SPD alderdiak ditu gobernukide izateko aukera gehien, nahiz eta uzkur agertu. Izan ere, 2005 eta 2009 artean gobernuko kide izan zenean, alderdiak alemaniarren babesa galdu zuen.

Bigarren bilera txanda bat egongo denaren iragarpena ez da harrigarria. Askoren aburuz, hainbat puntutan ados egotearen erakusgarria da.

SPDko Andre Nahlesek adierazi duenez, gaurko bileran antzeko ideiak dituzten gaien inguruan hitz egin dute, baina ezberdintasunak dituzten gaiak ere jorratu dituzte, hala nola zergak. "Kontsentsurako puntuak aurkitu ditugu, baina ezberdintasunak ere baditugu eta bilera gehiago egitea beharrezkoa da", zehaztu du Nahlesek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea