Mundua -

Hauteskundeak Alemanian

Merkelek SPD alderdiarekin lehen hartu-emana izan du

Alemaniak gobernu egonkor bat behar duela esan du kantzilerrak. Sigmar Gabriel SPDko presidentea CDUrekin hitz egiteko prest azaldu da.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. EFE
Merkel, indartsu baino zuhur

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskudeak irabazi eta gero, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak gobernua osatzeko elkarrizketak hasi ditu. Horrela, Sigmar Gabriel SPDko buruzagiarekin aurreneko hartu-emana izan du. Gabrielek Merkeli denbora eskatu dio.

Alemaniak gobernu egonkor bat behar duela esan du kantzilerrak. Hautesleek agindu argia eman diote CDUri, gobernuaren buru izatea, Merkelen ahotan. Horretarako formulak planteatu beharko ditu.

"Gobernatzeko agindua jaso dugu, eta erantzukizun hori onartuko dugu", esan du Merkelek. "SPDko buruzagiarekin lehen harreman bat izan dut, baina ulergarria den moduan ostiralera arte denbora eskatu dit", erantsi du. SPDko zuzendaritza ostiralean bilduko da.

Berdeekin hitz egitea ez du baztertu Merkelek, baina hartu-emana oposizioko alderdi nagusiaren buruzagiarekin izan duela azaldu du. Horrela, beste elkarrizketarik izatea ez du baztertu.

SPD

Koalizio gobernu bat osatzeko Sigmar Gabriel SPDko presidentea CDUrekin hitz egiteko prest azaldu da.

"Gobernu berri bat bilatzen ari dira eta emaitza zabalik dago", adierazi du Gabrielek. Zentzu horretan, Merkelek SPD negoziatzera deitzen badu, bere alderdiak elkarrizketari ez diola uko egingo esan du Gabrielek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea