Mundua -

Alemaniako hauteskundeak

Merkelek historia egin du eta beste lau urte emango ditu Gobernuan

Alemaniako kantzilerrak uste baino garaipen zabalagoa lortu du hauteskunde orokorretan. Sozialdemokratek eta liberalek, aldiz, porrot egin dute.

Merkelek Alemaniako Gobernuan jarraituko du beste lau urtez. Ef
Merkelek Alemaniako Gobernuan jarraituko du beste lau urtez. Efe.
Alemaniarren gehiengoak Merkelen alde egin du

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantziler eta CDU eskuin-zentroko alderdiko liderrak irabazi ditu Alemaniako hauteskundeak, botoen % 41,5 lortuta, datu ofizialen arabera. Alderdi Sozialdemokratak, berriz, botoen % 25,7 lortu du (182 eserleku). Merkelen alderdiak 296 diputatu lortu ditu, gehiengo absolutua eskuratzeko behar direnak baino hiru gutxiago.

Hauteslekuak 18:00etan itxi dituzte. Hauteskunde horien bidez, Bundestag edo Alemaniako Parlamentuko kideak hautatu dituzte eta diputatuak izango dira, ondoren, kantzilerra nor izango den erabakiko dutenak.

Eguna istilurik gabe joan da eta Merkelek eta Steinbrueck hautagai nagusiek azken momentura arte eskatu dute hautesleen babesa.

Alderdi Liberalak (FDP) botoen % 4,8 lortu ditu, eta, ondorioz, ez du Parlamentu berrian ordezkaririk izango. Gauza bera gertatu zaio AFD alderdiari, botoen % 4,7rekin.

Ezkerrak (% 8,6) eta Berdeek (% 8,4) ordezkaritza izango dute, baina 2009ko datuekin alderatuz, emaitza txarrak izan dituzte.

Koalizioa, nahitaezkoa

Horrela, ezinezkoa izango da CDU-FDP koalizioa errepikatzea. Merkelek gainerako alderdien babesa bilatu beharko du orain. 2005. eta 2009. urteen arteko koalizioa errepikatzea aukera horietako bat izango da; Berdeekin ere gehiengoa izango luke Merkelek.

"Koalizio handia" izango litzateke aukerarik onena. Hala ere, Sigmar Grabriel SDPko ordezkariak dagoeneko esan du ez duela Merkelen Gobernuarekin "automatikoki" bat egingo.

Berdeekin koalizioa sortzea da CDUk daukan beste aukera bat. "Denekin hitz egingo dugu", esan du Jürgen Trittin Berdeen bozeramaileak.

Hirugarren aukera, minorian gobernatzea litzateke, baina Alemaniako hedabideek aukera hori baztertu egin dute.

Parte-hartze handia

Datu ofizialen arabera, hautesleen % 73k eman du boza, aurreko hauteskunde orokorretako parte-hartzea 2,2 puntu igota.

Ondorioz, 2002ko hauteskundeetatik hautesleen kopuruan izandako beherakada amaitu da. 2002an, % 79k eman zuten botoa.

2009an, berriz, parte-hartzea % 70,8koa izan zen, eta 2005ean, berriz, % 77,7koa.

"Emaitza bikaina"

Nahiz eta gehiengo absolutua ez lortu, Merkelek esan du bere alderdiarena "emaitza bikaina" izan dela. 2009ko hauteskundeetan baino zortzi puntu gehiago eskuratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea