Mundua -

Krisia Egipton

Anaia Musulmanak desegiteko prozesua prestatzen ari da Egipto

Egiptoko Gizarte Segurantzako Ministerioak ezeztatu egin du erabakia jada hartuta izatea, eta datozen egunetan jakinaraziko dutela gaineratu du.

Istiluak Egipton. Argazkia: EFE
Istiluak Egipton. Argazkia: EFE
Istiluak Egipton. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko Gobernuak Anaia Musulmanen mugimendu islamista desegiteko erabakia hartua izan lezake. Egiptoko Gizarte Segurantzeko Ministerioak adierazi duenez, erabakia datozen egunetan hartuko dute.

Ministerioren iturriak aipatuz Mena estatuko albiste agentzia esan duenez, mugimenduak Gobernuz Kanpoko Erakundeen egitekoak zehazten dituen legea "haustu" du. "Hori nahikoa da taldea desegiteko, debekatuta baitago talde zibilek politikan parte hartzea edo miliziak osatzea". Ministeriotik ezeztatu egin dute Ahmed al Barei ministroak jada erabakia hartua izana, goizean Al Ajbar egunkariak argitaratu duen moduan.

Erabakia datozen bi egunen buruan ezagutzera emango dutela jakinarazi du Hani Mahna Ministerioko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea