Mundua -

Zigorra Egipton

Biziarteko kartzela-zigorra Anaia Musulmanen kide batentzat

Beste 51 islamistei bost eta hamabost urte arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkieta Mursi presidentearen aurkako protestaldietan indarkeria erabiltzeagatik.

Istiluak Egipton
Istiluak Egipton
Istiluak Egipton

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed Mursi presidentearen aurka orain bi hilabete izandako golpe militarraren ondoren, auzitegi militar batek Anaia Musulmanen ustezko kide bati biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio. Beste 51 islamistei bost eta hamabost urte arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete protestaldietan indarkeria erabiltzeagatik.

Efe agentziak jakitera eman duenez, islamistetako hiruk hamabost urteko kartzela-zigorra jaso dute, batek hamar urtekoa eta beste 47k bost urtekoa. Askatasuna eta Justizia Alderdiak zigor horiek baieztatu ditu. Bestalde, hamabi lagun aske utzi dituzte.

Zigortuen artean, Anaia Musulmanen kideez gain, Islamiya Gamaa muturreko taldearen aldekoak ere badaude.

Militarren ibilgailuak suntsitzeagatik, soldaduei eraso egiteagatik eta Suezko elizei su emateagatik atxilotu zituzten islamistak. Indarkeria bultzatzea eta manisfestazioetan erakunde publikoei eraso egitea ere egotzi diete. Gertaera hauek poliziak Mohamed Mursieren aldekoek Kairon zituzten bi kanpaldi desegin zituztenean izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea