Mundua -
Estatu kolpea, Egipton
Egiptoko auzitegi batek Al Jazeera 'isilarazi' du
Epaileek lau telebista kateren aurka egin dute, "herrialdeari eta egiptoarrei kalte egiten dieten informazioak" ematea egotzita.
Erredakzioa
Egiptoko auzitegi administratibo batek Al Jazeeraren zuzeneko telebista katearen seinalea itzaltzea agindu du, "iturri judizialak" aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.
Epaileek Al Yarmuk, Al Quds eta Ahrar 25 telebista kate islamistak ere ixtea agindu du. Azken hori Anaia Mulsulmanena da.
Egiptoko agintariek "baimenik" ez izatea eta "herrialdeari eta egiptoarrei kalte egiten dieten informazioak" eman izana egotzi diete lau kateoi.
Uztailaren 3an, Egiptoko Armadak Estatu kolpea eman zuen Mohamed Morsi presidentearen aurka. Harrezkero, agintariek jomugan izan dute Al Jazeera, Anaia Musulmanen aldekoa dela argudiatuta.
Uztailaren 4an, giza eskubideen aldeko taldeek hainbat telebista kate islamista itxi eta hainbat kazetari atxilotu izana salatu zuten.
Estatu kolpearen ostean, Poliziak Misr 25 (Anaia Musulmanena da), El Rahma, El Nas eta Jaliguiya (salafistak) eta Al Jazeera telebista kateen egoitzetan barrena egin zuen.