Mundua -

Atentatu arriskua

AEBek 22 enbaxada eta kontsulatu itxi dituzte, Al Kaidaren beldur

2006az geroztik egindako mehatxu sinesgarriena, zehatzena eta handiena da, iturri estatubatuarren arabera.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Segurtasun neurri zorrotzak, Estatu Batuek dituzten enbaxadetan

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Afrika iparraldeko eta Ekialde Hurbileko 22 enbaxada eta kontsulatu itxi ditu igande honetan, Al Kaidaren atentatu terrorista baten beldur.

Musulmanak gehiengoa diren 17 herrialdeetako egoitza diplomatikoak itxi dituzte. Atentatu handiren bat espero dute estatubatuarrek, eta enbaxadak eta kontsulatuak ixtea "aurrekaririk gabeko maniobra bat izan da", Christopher Hill Iraken AEBetako enbaxadore zenaren arabera.

AEBetako Gobernuak Libia, Aljeria, Jordania, Egipto, Djibuti, Bangladesh, Qatar, Afganistan, Sudan, Kuwait, Bahrain, Oman, Mauritania, Yemen, Irak, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuetako enbaxadak itxi ditu, eta azken hiru herrialde horietan ez dituzte kontsulatuak ere irekiko.

"Iturri fidagarri batek egindako txostenak esku artean dituzte Inteligentzia zerbitzuetako funtzionarioek. Horren arabera, eraso handi bat prestatzen ari dira eta hori egingo duen taldea erasoa gauzatzeko prest dago", CBS telebista-kateak gaur iragarri duenez.Bestalde, herrialde horietan bizi diren edo bertara bidaia egin behar duten hiritarrak ohartarazi ditu. Hain zuzen ere, 2011ko irailaren 11z geroztik lehen aldiz egin dute horrelako jakinarazpen bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Jihadismoa Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Ekialde Hurbila