Mundua -

Washingtonen

Elkarrizketarekin jarraitzea adostu dute Israelek eta Palestinak

"Palestinarrek estatu propio bat izateko ordua da", adierazi du Saeb Erekat ANPko ordezkariak. Tzipi Livni ministroaren hitzetan, Israelgo Gobernua "itxaropentsu" dago.

Erekat, Livni y Kerry. Argazkia: EFE
Erekat, Livni y Kerry. Argazkia: EFE
Erekat, Livni y Kerry. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean, Washingtonen, hasi ziren elkarrizketa "emankorrek datozen bi asteetan" Israelen edo Palestinan jarraituko dutela iragarri du gaur John Kerry AEBetako Estatu idazkariak.

"Bi aldeek negoziazioarekin jarraitzea adostu dute, eta datozen bi asteetan Israelen edo Palestinan berriro bilduko dira", azaldu du Kerryk agerraldi batean, Washingtonen.

Barack Obama AEBetako presidentearekin eta Joe Biden presidenteordearekin Etxe Zurian bildu dira Tzipi Livni Israelgo Justizia ministroa eta Saeb Erekat Palestinako Aginte Nazionalaren (ANP) ordezkaria. Bilera "oso positiboa" izan dela esan du Kerryk.

Bake negoziazioetan "gai guztiak" mahai gainean egoteagatik zoriondu da Erekat, Palestinako herriak "nahikoa sufritu duelako".

"Palestinarrek estatu subirano propioa izateko eta bakean eta duintasunarekin bizitzeko ordua da", adierazi du Erekatek.

Bestalde, Israelgo Gobernua datozen bederatzi hilabeteetako elkarrizketarekin "itxaropentsu" dagoela ziurtatu du Livnik, baina "ezin gara" inozoak izan, "errealistak" baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea