Mundua -
Turkia
Poliziak Taksim plaza hustarazi du gasa eta ur-kanoiak erabilita
Kanpalekuan zeuden manifestarien gehiengoak alde egin du eta Harbiye ondoko kalera gerturatu dira.
Erredakzioa
Turkiako Poliziak Taksim plaza hustarazi du gas negar-eragilea eta ur-kanoiak erabilita. Horrezkero, han zeuden 'suminduek' alde egin behar izan dute. Parkearen atzeko partean istiluek jarraitzen dute manifestarien polizien artean.
Abisu bat eman eta gero, ehunka agente gas negar-eragilea jaurtitzen hasi dira 20:55ean (19:55ean hemen) eta Gezi parkerako bidea hartu dute; parke horretan 3.000 kanpaina-denda karri dute.
Manifestari gehienengoak alde egin du eta Harbiye ondoko kalera gerturatu dira. Orain, Poliziak plaza eta Gezi parkeko zati handi bat dauka kontrolpean, eta dendak kentzen hasi dira.
Inguruko kaleek moztuta jarraitzen dute, Istiklal kalea Istanbuleko kalerik garrantzitsuena ere bai, eta plazan sartzea galarazi dute, Recep Tayyip Erdogan lehenengo ministroaren kontrako azken asteotako protesten lekua.