Mundua -

Gobernuaren aurkako protestak

Istilu larriak Turkian, Poliziaren eta manifestarien artean

Igande honetan 30.000 lagun inguru bildu dira Istanbulen Gobernuaren aurka deitutako manifestazio berrian parte hartzeko.

Istiluak Ankaran, Poliziaren eta manifestarien artean. EFE
Istiluak Ankaran, Poliziaren eta manifestarien artean.
Istiluak Ankaran, Poliziaren eta manifestarien artean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun izan dira igande honetan Istanbuleko Taksim plazan, Gobernuaren kontrako manifestazio berri batean. "Leku guztietan, erresistentzia" oihukatu dute manifestariek. Igande protestak 30.000 lagun inguru izan dira, EFEk jakinarazi duenez.

Ur kanoiak

Halaber, Turkiako hiriburuan, Ankaran, enfrentamendu gogorrak izan dira larunbat honetan Poliziaren eta manifestarien artean. Istiluen kontrako Poliziak ur kanoiak eta negarra eragiteko gasa erabili ditu manifestariak sakabanatzeko.

Hiriko toki ezberdinetatik hainbat martxa abiatu dira erdiguneko Kizilay plazara. Antolatzaileen esanetan, 10.000 pertsona inguru atera dira kalera.

Jaigiroan hasi dute protesta, eta kantatzeko, musika tresnak jotzeko eta aldarrikapen mezuak zabaltzeko tartea hartu dute manifestariek.

Manifestariak Kizilay plazara iristear zeudela, ordea, Poliziak negarra eragiteko gasa eta ur kanoiak erabili ditu manifestariak sakabanatzeko. Halaber, istiluen kontrako Poliziak plaza ingurua itxi du.

Protesta desegin ostean, Polizia Kizilay plaza ingurua zaintzen ari da.

Bederatzi egun dira Istanbulen parke bat deuseztatzeko lanen aurkako protestak hasi zirela. Poliziak manifestarien aurka erabilitako bortizkeria ikusita, protesta Turkia osora zabaldu da. Herritarrek Erdogan lehen ministroaren dimisioa eskatzen dute orain.

Erdoganen alderdiak hauteskundeak aurreratzea baztertu du

Turkiako lehen ministroaren alderdiak hauteskundeak ez dituztela aurreratuko iragarri du, Parlamentua arazorik gabe lanean ari delako. Dimisio zein kargu gabetzerik izango ote den galdetuta, momentuz ez dela horrelakorik izango esan du Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Eguneko albisteak Albisteak Turkia albisteak Ekialde Hurbila gaur