Mundua -

Laugarren egunez jarraian

Poliziaren eta manifestarien arteko istiluak berriro, Istanbulen

Milaka herritarrek elkarretaratze sinbolikoa egin dute Taksim plazan, baina eguna nahiko lasaia izan da. Arratsaldean manifestarien eta polizien arteko liskarrak berriro hasi dira Besiktas auzoan.

Istiluak Turkian. Argazkia: EFE
Istiluak Turkian. Argazkia: EFE
Istiluak ez dira baretu Turkian

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Poliziaren eta Gobernuaren aurka protesta egiten ari diren manifestarien arteko istiluak errepikatu dira Istanbulen, lekukoek baieztatu dutenez. Protestek laugarren eguna dute.

Milaka herritarrek elkarretaratze sinbolikoa egin dute Taksim plazan, baina eguna nahiko lasaia izan da. Arratsaldean manifestarien eta polizien arteko liskarrak berriro hasi dira Besiktas auzoan. Larunbatean manifestariek Taksim plaza hartu zuten eta barrikadak egin zituzten.

Auzoko bizilagun batek telefonoz jakitera eman duenez, Poliziaren furgoi ugari bertaratu dira eta aurreneko kargak egin dituzte gas negar-eragileekin.

Erdogan

Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak herritarrei lasaitasunerako deia egin die joan den ostiralaz geroztik izan diren Gobernuaren kontrako manifestazioen ondoren sortutako tentsioa eta istiluak direla eta; eta "muturrekoek" eragindako probokazioak aintzat ez hartzeko eskatu die.

"Lasaitu zaitezte, hau guztia bideratuko da", esan du Erdoganek Istanbuleko aireportuan eman duen prentsaurreko batean, Marruekoserako bidaia ofiliari ekin aurretik.

 

Protesta en Ankara. EFE

Protesta en Ankara. EFE

Protesta Ankaran: Argazkia: EFE

Laugarren protesta eguna

Bart istiluak izan dira berriro Istanbul, Ankara eta Izmir hirietan manifestarien eta Poliziaren artean. Gaurkoa, laugarren protesta eguna da eta guztira 1.700 pertsona atxilotu dituzte.

Joan den ostiralean hasi ziren manifestazioak, Istanbul erdigunean den Taksim plazan merkatal gune bat zabaltzearen aurka protesta egin zuten herritarrek. Poliziak negarra eragiteko gasa eta ura erabili zituen manifestariak bertatik ateratzeko, eta, horrez gain, manifestariak porraz jipoitzen zituzten irudiak zabaldu zituzten hedabideek.

Istanbulen gune berde bat babesteko protesta gisa hasi zena, Gobernuaren kontrako borroka bihurtu da berehala.

19 urteko gazte bat hil zen bart, Istanbuleko autobia batean barrikada bat egiten ari zenean. Turkiako istiluak hasi zirenetik aurreneko hildakoa da.

Ibilgailu batek Mehmet Ayvatas harrapatu zuen Umraniye auzoko autobia batean zirkulazioa ixten saiatzen ari zenean, Evrensel egunkariak jakitera eman duenez.

 

Anonymousek Gobernuko webguneei eraso egingo diela ohartarazi du

Turkiako Gobernuak herritarren protestak eragozteko sare sozialak zentsuratu izana salatu ondoren, Gobernuaren webguneei eraso egingo diela iragarri du Anonymous 'hacker' taldeak Youtuben zabaldutako bideo batean.

 

Poliziak "gehiegikeriaz" jokatu duela aitortu du Erdoganek

Recep Tayyp Erdogan Turkiako lehen ministroak atzo adierazi zuenez, Poliziak "gehiegikeriaz" jokatu du, aste honetan gobernuaren aurka izandako manifestazioen ondorengo istiluetan. Gaineratu zuenez, "hainbat akats egon dira", eta horregatik ikerketa bat irekitzeko agindu dio Barne Ministerioari.

Halaber, atzo, Taksim plazako proiektua bertan behera utziko zutela adierazi zuen Erdoganek.

Turkiako Gobernuak herritarren protestak eragozteko sare sozialak zentsuratu izana salatu ondoren, Gobernuaren webguneei eraso egingo diela iragarri du Anonymous 'hacker' taldeak Youtuben zabaldutako bideo batean.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Turkia berriak Manifestazioak Ekialde Hurbila