Mundua -

Hollanderen legearen kontra

Ezkontza homosexualaren aurkako lagunek Parisko kaleak hartu dituzte

Poliziaren arabera, 150.000 lagun inguru izan dira ezkontza homosexualen aurkako hirugarren manifestazioan. 4.500 agentek segurtasuna bermatu dute, martxak erradikalizatu direlako.

Ezkontza homosexualaren kontrako hirugarren martxa jendetsua da. Argazkia: eitbcom
Ezkontza homosexualaren kontrako hirugarren martxa jendetsua da. Argazkia: eitbcom
Manifestazio jendetsua Parisen ezkontza homosexualen legearen aurka

0:35

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkontza homosexualaren kontrako lagunek Parisko kaleak hartu dituzte igande honetan. François Hollande Frantziako presidenteak sexu bereko lagunen arteko ezkontza legeztatu duenetik, hirugarren martxa jendetsua da.

Poliziaren arabera, 150.000 lagun inguru izan dira manifestazioan; antolatzaileen aburuz, berriz, 1.000.000 lagunetik gora izan dira bertan. Halaber, 4.500 agentek segurtasuna bermatu dute, martxak erradikalizatu direlako.

Martxa aparteko jazoerarik gabe igaro da, salbuespen bakarrarekin. Alderdi Sozialistaren egoitzaren aurrean, Parisen, manifestazioaren hiru zutabek bat egin dute. Orduan, 20 bat ultra-eskuindar egoitzan sartu dira, eta "Hollande, dimisioa" irakurgai zen kartel bat jarri dute teilatuan. Poliziak lagun hauek kanporatu ditu, eta ez da ezer larririk gertatu.

Henri Guaino Herri-Mugimenduaren aldeko Batasuneko diputatuak azaldu duenez, eguna "giro familiarrean eta era baketsuan igaro da". "Gizon-emakumezkoen batasunaren ondorio bakarra da haurra", azpimarratu du Laure de Cotte manifestariak, "ohiko gauzak defendatu behar dira, gainerakoak naturaren kontrakoak direlako".

Izan ere, ezkontza homosexualen aurka dauden lagunen kezkarik handiena homosexualek haurrak adoptatu ahal izatea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen?