Mundua -

-Hauteskunde osteko giroa

Venezuelan indarkeria bultzatzea egotzi dio Madurok Obamari

Obamak adierazpen polemikoak egin ditu Mexikora eta Costa Ricara egin berri duen bidaian, eta, horri erantzunez, Venezuelako presidenteak mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Nicolas Madurok ekitaldi publiko batean parte hartu du asteburuan. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro.
Nicolas Madurok ekitaldi publiko batean parte hartu du asteburuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelan indarkeria ekintzak planifikatzea egotzi dio Nicolas Maduro presidenteak Barack Obamari. AEBetako presidenteak Mexiko eta Costa Rica bisitatu ditu azken egunetan, eta egun horietan Venezuelan izandako istiluen erantzule jo du.

"Venezuelarrek zilegi zaizkien hauteskundeetan aukeratu behar dituzte ordezkariak", adierazi zuen AEBetako presidenteak. Madurok alde txikiarekin irabazi zituen hauteskundeak eta Henrique Capriles oposizioko hautagaiak emaitzak inpugnatu egin ditu Auzitegi Gorenaren aurrean. Hala ere, Obamak ez du Maduro "onartzen" duen argitu nahi izan. Horren ustez, Madurok ez ditu oinarrizko giza eskubideak bermatzen, hala nola, prentsa askatasuna eta biltzeko askatasuna.

"Venezuelako oposizioaren kontrako erasoen lekuko gara guztiok", adierazi zuen Obamak Mexikora egindako bidaian eskainitako elkarrizketa batean.

Madurok Obamak esandakoa gezurtatu egin du. Horren ustez, hauteskundeen ostean oposizioko kideek gobernuaren kontrako erasoak hasi zituzten, eta eraso horietan gutxienez 9 lagun hil eta 70 pertsona inguru zauritu ziren.

Obamaren hitz horiek Venezuelaren eta AEBen arteko harremanak are eta gehiago gaiztotu ditu.

AEBetako presidenteari erantzuteko, kalera irteteko gonbita luzatu die Madurok venezuelarrei. Halaber, militarrei elkartzeko eskatu die, asanblea bidez Obamak esandakoa aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea