Mundua -

Espainiako militarrak

Soldaduak irakiarrak jipoitzen agertzen diren bideoa ikertuko dute

Orain 10 urte grabatutako bideoan Espainiako militarrak azaltzen dira irakiar preso bat jipoitzen.

Pedro Morenes Defentsa ministroa. EFE
Pedro Morenes Defentsa ministroa.
Espainiako militarrak irakiarrak jipoitzen agertzen diren bideoa ikertuko dute

0:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako soldaduak preso irakiar bat jotzen agertzen diren bideo bat ikertuko du aste honetan Defentsa Ministerioak. Orain 10 urte Diwaniyan grabatutako bideoa da.

Efe agentziari Defentsa Ministerioko iturriek esan diotenez, "El Pais" egunkariak gaur argitaratu dituen irudiak egiazkoak diren ala ez ikertuko dute, eta "egiazkoak badira, neurriak hartuko dira".

Gainera, "ikusi egin beharko da zein delitu egiten dituzten", azaldu dute iturri berek.

Irudietan ikusten denez, presoa jipoitu ostean, "honekin akabatu dute jada" esaldia entzuten da.

Militarrak hunkituta daudela esan dute iturri horiek; izan ere "euren irudiari kalte egiten dien bideoa da, eta irudiak egiazkoak direla frogatzen bada, lau soldaduren ekintza da".

Azkenik, 20 urteko misioetan eta 120.000 soldadu baino gehiagorekin, "militarren jarrera beti garbia eta bikaina" izan dela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea