Mundua -

Erreskatea

Ilara luzeak, Zipreko kutxazain automatikoetan

Zipreko herritarrek harrituta eta amorratuta hartu dute albistea, eta orduak aurrera egin ahala, amorrua beldur bilakatu da.

Zipreko herritarrak Nikosiako kutxazainetan. EFE
Zipreko herritarrak Nikosiako kutxazainetan. EFE
Ilara luzeak, Zipreko kutxazain automatikoetan

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zipren, ilara handiak sortu dira bankuen kutxazainetan; izan ere, herritarrak dirua ateratzen ari dira, "korralitoaren" beldur.

Bart goizaldean Europak Ziprerentzat erreskatea onartu du eta baldintzak ezarri dizkio herrialdeari. Horren ondorioz, herritarrei aurrezkien zati bat atxiki egingo zaie eta modu horretara ordainduko da erreskatearen zati bat.

Zipreko herritarrek harrituta eta amorratuta hartu dute albistea, 100.000 eurotik gorako aurrezkiak dituenak ia % 10eko zerga ordaindu beharko baitu, eta hortik behera dituenak % 6,75ekoa.

Hasierako harridura beldur bilakatu da orduak aurrera egin ahala. Gainera, Euroguneak ezarritako "korralitoak" beldur hori areagotu du.

Banku kooperatiboetan, ilara luzeak egon dira goizetik, bezeroek gordailuak atera nahi baitzituzten. Kutxazain automatikoetan ere, ilarak izan dira nagusi, herritarrek euren kontuetatik ahalik eta diru kopuru gehien atera bahi baitzuten, baina egunean soilik 1.000 euro atera dezakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea