Mundua -

Beste salaketa bat

Zazpi lagun atxilotu dituzte Indian suitzar bat bortxatzea egotzita

Emakumezkoa eta senarra Jhadia herritik hurbil kanpatu ziren, eta hainbat lagunek osatutako talde batek eraso eta lapurreta egin zien.

Poliziak atxilotuetako bat darama epailearen aurrera. Argazkia: EFE
Poliziak atxilotuetako bat darama epailearen aurrera. Argazkia: EFE
Poliziak atxilotuetako bat darama epailearen aurrera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiako Poliziak zazpi lagun atxilotu ditu iparraldean suitzar emakumezko bat ustez bortxatzeagatik, Suitzako enbaxadak jakinarazi duenez. Iturri berdinak azaldu duenez, emakumezkoa eta senarra Jhadia herritik hurbil kanpatu ziren, eta hainbat lagunek osatutako talde batek eraso eta lapurreta egin zien.

Biktimak salaketa aurkeztu du larunbat honetan, baina Suitzako enbaxadak ez du kaltedunen izen-abizenik jakitera eman. Bikotea bizikletaz ari zen bidaia egiten, eta Agrako hirira zihoan, Taj Mahal eraikina dagoen hirira, alegia.

Joan den abenduan gazte bat hil zen New Delhin hainbat lagunek osatutako talde batek bortxatu ostean. Auziak sumina piztu zuen herritarren artean, eta emakumeek herrialde horretan duten segurtasun falta utzi zuen agerian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea