Mundua -
Motor batean bonba jarrita
Pakistanen 90 pertsona inguru hil dira, atentatu baten ondorioz
Leherketa larunbat arratsaldean izan da, eta jarraian tiroketa bat gertatu da, Quettako polizia batek telefonoz aditzera emandakoaren arabera.
Erredakzioa
Bonba leherketa izan da Pakistaneko mendebaldean, Quetta hirian, eta albiste agentzia ezberdinen arabera, 90 hildako inguru izan dira.
Atentatua larunbat arratsaldean izan da, Baluchistaneko hiri gatazkatsuan, eta ondoren tiroketa bat gertatu da, Quettako polizia batek telefonoz aditzera emandakoaren arabera.
Gertaera jazo denetik ordubetera, agintariek ez zituzten atentatuaren arrazoiak batere argi, baina leherketa izan den lekuan chiiak dira nagusi.
Duela hilabete, Quettak historiako egunik odoltsuena bizi zuen, hiru atentatuk ehun hildakotik gora eragin baitzutuzten.