Mundua -

Bozketa Parlamentuan

Erresuma Batuak homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu du

Parlamentuko lehenengo bozketan, lege-proiektua 400 diputatuk babestu dute eta 175ek errefusatu, sei ordu baino gehiago iraun dituen eztabaida luzearen ostean.

Britania Handiko Parlamentuak ezkontza homosexualen alde bozkatu du

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Komunen Ganberak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatzea onartu du Erresuma Batuan, ehun diputatu kontserbadore baino gehiago kontra izanda, Damid Cameron lehen ministroak babestutako neurriaren kontra joan direla eta.

Parlamentuko lehenengo bozketan,  lege-proiektua 400 diputatuk babestu dute eta 175ek errefusatu, sei ordu baino gehiago iraun dituen eztabaida luzearen ostean.

Ingalaterran eta Galesen homosexualen arteko ezkontzak legeztatuko dituen proposamena Loresen Ganberan onartu beharko dute, indarrean sartu baino lehen. Horretarako data 2014a izatea aurreikusi du lehen ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea