Mundua -

Kirkuk hirian

Gutxienez 33 hildako eta 70 zauritu Iraken izandako atentatu batean

Erasoa Kirkuk hiriko polizia-etxearen aurka izan da, eta lehergaiek osatutako gerriko bat eta metrailadorea erabili dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 33 lagun hil eta beste 70 lagun zauritu dira Kirkuk hiriko polizia-etxearen kontra egindako atentatu batean, Iraken, iturri polizialek jakinarazi dutenez.

Iturri horien arabera, erasoa gorputzean lehergailuz beteriko gerriko bat zuen lagun batek egin du.

Bere buruaz beste egin ostean, auto bonba batek eztanda egin eta ezezagun talde bat eraikinean sartu eta tiroka hasi da.

Hildako gehienak poliziak dira, bertako iturrien arabera, eta ez dute baztertzen biktimen kopurua areagotzea.

Zauritutakoak, horietako asko oso larri, ospitaletara eraman dituzte eta segurtasun indarrek ingurua itxi eta erasotzaileak bilatzen hasi dira.

Atentatuak kalte ugari eragin ditu Poliziaren egoitzan eta ondoko eraikinetan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak Albisteak Gaur Albisteak Irak Ekialde Hurbileko albisteak