Mundua -
Estatistika
65 minuturo gerra-beterano batek bere buruaz beste egiten du AEBetan
AEBetako Gobernuak iragarri duenez, jardunean dauden soldaduen suizidio kopurua, 349, borrokan izandako heriotzena baino handiagoa izan da 2012an, historian lehen aldiz.
Erredakzioa
Inoiz AEBetako gerra beteranoen suizidioen inguruan egindako ikerta handienaren aranera, egunean 22 soldadu ohik bere buruaz beste egiten duela ondorioztatu du, hau da, suizidio bat 65 minuturo.
Beteranoen Gaien Sailak argitaratutako txostenean agertzen denez, aurreko txosten batzuetan emandako zifrak zehaztu dituzte. Txosten horietan 1999 eta 2000 urteen artean egunean 18 suizidio zeudela agertzen zen. Azken datuen arabera, beteranoen %69 baino gehiagok 50 urtetik gora ditu.
Hala ere, txostenak 21 estatutan bildutako datuak bakarrik aztertu ditu, estatu guztietan ez baita heriotza ziurtagirian hildakoa militarra izan den ala ez zehazten.
Borrokan hildakoak baino gehiago
Duela bi aste, AEBetako Gobernuak jardunean dauden soldaduen 2012ko suizidio kopurua 349 zela iragarri zuen, borrokan izandako heriotzena baino handiagoa