Mundua -
Siria
80 gorpu aurkitu dituzte Alepoko ibaian
Gutxienez 60.000 pertsona hil dira Siriako gatazkan, 2011ko martxotik 2012ko azarora bitartean, NBEren azken datuen arabera.
Erredakzioa
Identifikatu gabeko 80 bat gorpu aurkitu dituzte Queig ibaian, Alepon (Siria), herrialdearen iparraldean, giza eskubideen hainbat taldek jakitera eman dutenez.
Siriako Iraultzaren Batzorde Nagusiak ohar baten esan duenez, 80 gorpu baino gehiago aurkitu dituzte, horietatik gehienen tortura zantzuak zituzten, eskuak lotuta izateaz gain.
Bestalde, Lekuko Koordinazioko Batzordeak gorpu aurkitu direla ere jakinarazi du, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak 65 izan direla esan duen bitartean. Halere, azken horrek ez du errefusatu gehiago izan daitezkeenik.
Azken talde horrek azaldu duenez, gorpuek tiroak zituzten buruan, eta biktimen adina 20 eta 30 urte artekoa zela gaineratu du.
Batzordeak adierazi duenez, bederatzi pertsona hil dira (horietatik lau adingabeak ziren eta hiru emakumeak) erregimeneko indarrek egindako bonbardaketen ondorioz, Safrian, Alepo kanpoaldean.
Gutxienez 60.000 pertsona hil dira Siriako gatazkan, 2011ko martxotik 2012ko azarora bitartean, NBEren azken datuen arabera.