Mundua -

Egipton

Hamarka hildako izan dira Egiptoko azken liskarretan

Anaia Musulmanek larrialdi-egoera ezartzeko eskatu diote Mohamed Mursi Egiptoko presidenteari, "bandalismoarekin amaitzeko".

Istiluak Port Said futbol zelaian. EFE
Istiluak Port Said futbol zelaian.
30 lagunetik gora hil dira hainbat protesta ekintzetan, Egipton

0:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 31 lagun hil eta 300 zauritu dira Port Saiden tragediagatik akusatuei ezarritako heriotza-zigorraren berriak piztutako istiluetan. Gauzak horrela, zigorra ezagutu ostean, kondenatuak izan direnen senitartekoak Port Saideko espetxera sartzen saiatu dira.

Hildakoen artean Mohamed al Dadui Al Marrij tokiko futbol-taldeko futbolaria, eta Tamer al Fahla 1998.ean Egiptoko Koparen irabazlea daude, Mena albiste-agentziak jakitera eman duenez.

Armadak tropak zabaldu ditu, lasaitasuna eta sendotasuna berreskuratzeko, eta erakunde publikoen segurtasuna bermatzeko.

Anaia Munsulamek larrialdi-egoera nahi dute

Anaia Musulmanek larrialdi-egoera ezartzeko eskatu diote Mohamed Mursi Egiptoko presidenteari, herriak bizi duen "bandalismoarekin amaitzeko".

"Zer gehiago gertatu behar da?", esan dio Alt Beltagis Anaia Musulmanen ordezkariak Mursiri, Hisham Qandil lehen ministroari, Abdel Fatá al Sisi general eta Defentsa ministroari, eta Mohamed Ibrahim general eta Barne Ministroari, Facebooken jarritako mezuan.

Desadostasun politikoak

Desadostasun politikoak gainditzeko eztabaida nazionalerako deia egin du Egiptoko Defentsa Nazionaleko Batzordeak. Halaber, Port Said eta Suezen izandako istiluak gaitzetsi ditu.

Sala Abdel Maksud Informazio ministroak telebistan eskainitako agerraldian azaldu duenez, istiluak izan diren hainbat zonaldetan larrialdi egoera edo etxeratze-agindua ezartzea ari dira aztertzen.

"Desadostasun politikoak gainditzeko eta hauteskunde gardenak bermatzeko eztabaida nazional zabala" eskatu du Maksudek. Hauteskundeak datorren apirilean izango dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea