Mundua -

Urteurrenean

9 pertsona hil dira eta ia 400 zauritu Egiptoko liskar larrietan

Osasun Ministerioaren arabera, 379 pertsona zauritu dira, horietatik gehienak Kairon (82 pertsona).

Manifestatzaileak segurtasun-indarren aurka, Egiptoko protestetan. EFE
Liskar larriak Egipton
Manifestatzaileak segurtasun-indarren aurka, Egiptoko protestetan. EFE

Erredakziaoa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bederatzi pertsona hil dira Suezen (ekialdea) Poliziaren eta Gobernuaren kontrako manifestatzaileen artean izandako liskar larrietan, medikuek eta segurtasun arduradunek jakitera eman dutenez.

Iturriek azaldu dutenez, gutxienez bost biktima suzko armen tiroen ondorioz hil dira.

Osasun Ministerioak hiri horretan lau pertsona hil direla jakinarazi du, baina beste bost azken unea hil dira, istilu larrietan zauritu ostean. Iraultzaren bigarren urteurrenean izan dira istilu larri hauek hiriburu askotan.

Osasun Ministerioaren arabera, 379 pertsona zauritu dira, horietatik gehienak Kairon (82 pertsona), istiluak hiriko kale nagusietan barrena zabaldu dira, eta istiluen aurkako poliziek jaurtitako gas negar-eragileek leku asko hartu dute.

Tahrir plaza hustu behar izan dute, batzuetan gas negar-eragileen ondorioz arnasa hartzea ezinezkoa delako, baina horren efektua joan ostean, manifestatzaileak berehala euren lekuetara itzuli dira.

Oposizioko alderdi nagusiak batasun-Gobernua sortzea eskatu du

Salbazio Nazionaleko Fronteak, Egipton oposizioko alderdi nagusiak, batasun-Gobernua osatzea eskatu du eta Mohamed Mursi presidenteari eta Anaia Musulmanei herrialdearen egoeraren errua bota diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Egipto gaur Protestak gaur Ekialde Hurbila