Mundua -

Gas ustiategian

Amaitu egin da Aljeriako gas plantaren kontrako erasoaldia

Aljeriako In Amenas gas ustiategian bahituta zeudenak askatzeko azken saiakeran 11 bahitzaile hil dituzte eta bahitutako zazpi lagunen gorpuak aurkitu dituzte.

Aljeriako gas ustiategia. Argazkia: EFE
Aljeriako gas ustiategia.
Aljeriako gas ustiategia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 

Phil Hammond Erresuma Batuko Defentsa ministroak konfirmatu egin du Aljeriako gas plantako bahituak askatzeko operazioa "amaitu" egin dela. Operazioan zenbait hildako izan dira, baina ez dute kopuruaren berri eman.

"Aljeriako Gobernuarekin hitz egiten ari gara egoera zein den eta zenbat hildako dauden jakiteko. Norbait erreskatatu duten ala ez ere jakin nahiean gabiltza", azaldu du Hammondek.

Bahitutako zazpi lagun hil eta 11 bahitzaile hil dira gas ustiategiaren bahiketaren erasoan, APS bertako albiste agentzia ofizialaren arabera. Hala ere ez da hildakoen inguruko informaziorik eman.

Talde armatu batek asteazkenean hartu zuen ustiategia. Aljeriako El Watan egunkariaren arabera, bertan zeuden zazpi lagunak bahituta jarraitzen zuten azkenak ziren. Iturri horren arabera, bahiketa egin zuten terroristek hil dituzte segurtasun indarrek horien aurka tiro egin aurretik.

Azken erasoa

Aljeriako Islamistek bahitutako gas plantaren kontrako azken erasoa ostiralean iragarri zuen Aljeriako Armadak.

Operazioan 600 aljeriar, bi eskoziar, keniar bat eta frantziar bat erreskatatu zituzten, eta zehaztu gabe dagoen hildakoen eta zaurituen kopurua eragin zuen, bertsio ofizialaren arabera.

Bahitzaileek 'operazio gehiago' iragarri dituzte

Bahitzaileen talde islamistak gas plantako bahiketa bezalako "operazio gehiago" egingo dituztela iragarri dute. Hori dela eta, Aljeriako herritarrei atzerriko enpresen egoitzetatik urrun egoteko gomendatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea