Mundua -

Internet

Kim Dotcomen biografia: Interneteko 'haur bihurria'

Justiziak hainbat alditan zigortu badu ere, Megauploadeko sortzaileak abian jarri du proiektu berria: Mega, sarean edukiak gordetzeko sistema.

Kim Schmitzek 'Dotcom'agatik aldatu zuen abizena. Argazkia: EFE
Kim Schmitzek 'Dotcom'agatik aldatu zuen abizena. Argazkia: EFE
Kim Schmitzek 'Dotcom'agatik aldatu zuen abizena. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kim Schmitz (Kim Dotcom) Alemanian jaio zen 1974. urtean (Finlandiako nazionalitatea ere du). Informatikan eskarmentu handia du. 1994an Data Protect enpresa sortu zuen, segurtasun informatikoarekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. 2000. urtean enpresa saldu zuen, eta handik urtebetera, Interneteko enpresek hondoa jo zuten, eta Data Protect enpresak ere porrot egin zuen.

Hortik aurrera, espekulatzaile gisa aritu zen Dotcom. 2001ean 375.000 dolar inbertitu zituen LetsBuyIt.com hondatutako enpresan. Beste 50 milioi euroko inbertsioa egingo zuela iragarri zuen, eta horren ondorioz, akzioek % 300 egin zuten gora. Une hartan, Schmitzek bere akzioak saldu zituen, 1,5 milioi dolarreko irabaziak lortuz.

Megauploadekin arazoak izan baino lehen, beste hainbat auziengatik zigor-espetxeak jaso zituen Schmitzek. Iruzur informatikoa leporatuta, bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, baina ez zuen zigorra bete. 2002an Alemaniako Poliziak atxilotu zuen Bangkoken. Aldi horretan, espetxean eman zituen bost hilabete, informazio pribilegiatuaren abusua leporatuta.

Aberastasunik handiena ekarri dion enpresa sortu zuen 2005ean: Megaupload, Interneteko edukiak gordetzeko zerbitzua, erabiltzaileen artean, zerbitzurik erabiliena bihurtu zena. Baimenik gabeko bideo musikal baten argitarapenagatik, Megauploaden aurkako salaketa aurkeztu zuen Universal Music Groupek 2011an.

Atxiloketaren unean sei milioi dolarreko ondasunak atzeman zizkioten, tartean, Mercedes markako 15 ibilgailu, Cadillac bat, eta Rolls-Royce Phanton bat. Hilabete bat Poliziaren zaintzapean egon ostean, Schmitz aske utzi zuten, fidantzapean.

Megauploaden itxieraren auzia epaitegietan dago oraindik. Epaileen erabakia atera bitartean, Dotcomek lanean jarraitu du, eta horren emaitza urtarrilaren 19an estreinatuko dute: Mega, Megauploaden ondorengoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea