Mundua -
Gatazka Afrikan
Gobernuak Malira hegazkin bat bidaliko du esku-hartzea babesteko
Garcia-Margollok baimena eman du hegazkin aliatuek Espainiako gunearen gainetik hegan egiteko. Halere, “material beroa” duten aireontziak Espainiako subiranotasuna duten lekuen gainetik pasatuko dira.
Erredakzioa
Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Arazoetako ministroak esan duenez, Gobernua Malira "izaera estrategikoko hegazkin bat" bidaltzea aztertzen ari da, Frantzia buru den esku-hartze militarra babesteko, herrialdearen iparraldea kontrolatzen duten terroristen eta yihadisten auka.
Kazetariei egindako adierazpenetan, Garcia-Margallok esan du Gobernuak dagoeneko baimena eman duela hegazkin aliatuek Espainiako gunearen gainetik hegan egiteko. Halere, "material beroa" duten aireontziek Espainiako subiranotasuna duten uren gainetik bakarrik pasatu ahal izango dute.
Merkelek bi hegazkinera mugatu du Malirarako babesa
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Malirako nazioarteko misiorako babesa bi hegazkinera mugatu du, eskualdeko egoera "Europarentzat mehatxua" den arren. Halere, erabaki horrekin "Armadaren egungo gaitasunera" hertsatu dela azaldu du.
"Egoera aztertu egin dugu, eta hori da beste misio batzuk, besteak beste, Afganistangoa, arriskuan jarri jabe eskaini dezakeguna", esan du kantzilerrak. Merkelen hitzetan, "eskualdearen segurtasunaren menpe dago Europaren segurtasuna", eta ez du Alemaniaren babesa handitzea edo aldatzea baztertu "egoerak hala eskatuz gero".
EBk mehatxu terrorista handiagoa ikusi du Maliko krisiaren ondorioz
Europar Batasunaren ustez, Maliko krisiak Europaren aurkako akzio terroristen arriskua igo du, bereziki herritarrak bahitzearena Sahel herrialdean, ondorioz, mehatxu horiek gutxitzeko lanean ari da, Europatik jakitera eman dutenez.
"Europan argi dago eragina izan dezakeela", erantzun du iturrietako batek, Frantzia Malin egiten ari den esku-hartzea ea indarkeriaren arriskua ekarri dezakeen galdeginda.