Mundua -

Gatazka

NBEk babestu egin du Frantziak Malin abiatutako operazio militarra

Segurtasun Kontseiluak operazio militarra nazioarteko legediaren araberakoa dela argudiatu du.

Frantziako Armada Malin. EFE
Frantziako Armada Malin. EFE
Frantziako Armada Malin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) babesa agertu dio Frantziak Malin abiatutako operazio militarrari. Hain zuzen ere, erradikal islamikoek herrialdearen kontrola hartzea galaraztea du helburu operazioak.

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia "pozik" agertu da nazioarteak Maliko Gobernuaren laguntza eskaerari erantzun diolako, "talde armatuen eta terroristen aurrerapenak geldiarazteko", bozeramaile batek adierazi duenez.

NBEko idazkari nagusiak operazio militarra matxino islamikoen "azken erasoaldia" geldiarazteko baliagarri izatea espero du, nazioartea Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 2085 ebazpena (ordena konstituzionala berreskuratzea du helburu) ezartzen saiatzen ari den bitartean.

Segurtasun Kontseiluak ere oniritzia eman dio Frantziaren operazioari, nazioarteko legadiaren araberakoa dela argudiatuta.

Atzo, Frantziako Armadak indartu egin zuen operazio militarra, matxinoek Diabali herriaren kontrola berreskuratu eta gero.

Hainbat talde armatuk (tartean Magreb Islamikorako Al Kaida) Maliko iparraldearen kontrola dute iazko ekainetik. Orduan, lurraldea MNLA mugimendu independentista tuareg-i kendu zioten (mugimendu hori estatu kolpe batez baliatu zen eskualdearen kontrola hartzeko).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea