Mundua -
Frantzia
Milaka pertsona bildu dira Parisen, ezkontza homosexualen kontra
Antolatzaileen arabera, manifestazioa ez da homofoboa, haurren eskubideak defendatzearen aldekoa baizik, haurrek aita eta ama izateko eskubidea bermatu behar baita.
Erredakzioa
Milaka pertsona Parisen bildu dira ezkontza homosexualen lege proiektuaren eta homosexualen adoptatzeko eskubidearen kontra protesta egiteko. Lege proiektua azaroan aurkeztu zuen Gobernuak eta urtarrilaren amaieran Parlamentuan eztabaidatuko dute.
Manifestazioa "Manif pour tous" plataformak deitu du eta 13:00ak jota hasi da, Pariseko hiru puntu ezberdinetatik. Bukaera Eiffel Dorrearen aurrean egingo dute, Martiko Zelaia izeneko lautadan.
Gaurko protesta plataforma berak azaroan Frantziako zenbait lurraldetan egindakoekin lotuta dago. Plataforma homosexualen artekoari ezkontza deitzearen kontra dago eta François Hollande presidenteak erreferenduma deitzea nahi dute.
Manifestariak Parisera joateko 900 autobus bete dituzte. Manifestazioak irauten duen denboran alderdi politikoen edota talde erlijiosoen lelorik ez erakusteko agindua dute.
Haurren eskubideen alde
Frigide Barjot umorista eta protestaren antolatzailearen arabera, manifestazioa ez da homofoboa, haurren eskubideak desfendatzearen aldekoa baizik, haurrek aita eta ama izateko eskubidea bermatu behar baita.