Mundua -

Sei zauritu

Israeleko segurtasun indarrek palestinarren kanpamendu bat hustu dute

Israelek kokaleku berria eraiki nahi du bertan eta Tel Aviventzat "premiazkoa" zen palestinarren kanpamendua desegitea, nahiz eta Israeleko Auzitegi Gorenak asentamenduen kontra egin.

Israelek milaka etxebizitza eraiki nahi ditu Zisjordanian. Efe.
Israelek milaka etxebizitza eraiki nahi ditu Zisjordanian. Efe.
Israelek milaka etxebizitza eraiki nahi ditu Zisjordanian. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israeleko segurtasun indarrek Zisjordaniako E1 eremuan zegoen palestinarren kanpamendua hustu dute bart, Israeleko hedabideen arabera. Eremuan 200 palestinar inguru zeuden.

Ehunka poliziak eta militarrek hartu dute parte Bab al Shams (Eguzkiaren atea) izeneko kanpamenduaren desegitean. Ekintzak bi ordu iraun ditu eta ez da atxiloketarik izan, israeldarren arabera.

Palestinako ekintzaileen eta militarren artean ika-mikak izan dira, baina Israeleko Poliziak adierazi duenez, ez da istilurik izan.

Ondorioz, sei palestinarrek zauriak izan dituzte Abir Kopty Herri Borrokaren Koordinazio Batzordearen bozeramaileak Twitterren iragarri duenez.

Israeleko Gobernuak kolonoentzako etxebizitzak eraikitzeko asmoa du bart hustutako eremuan, eta Tel Aviventzat "premiazkoa" zen palestinarren kanpamendua desegitea, nahiz eta Israeleko Auzitegi Gorenak asentamenduen kontra egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea