Mundua -

Operazio militarra

Matxino maliarrek frantziarren aurkako mendekua iragarri dute

Mundu arabiarrean bizi diren frantziarren aurka ez ezik, bahitutakoen aurkako zigorrak ere iragarri dituzte.

Frantziako Defentsa ministroa. Argazkia: EFE
Frantziako Defentsa ministroa.
Frantziako Defentsa ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ansar Din Maliko matxinoen talde batek zigorrekin mehatxu egin die mundu arabiarrean bizi diren frantziarrei eta bahitutakoei; izan ere, Frantziak Maliko armadari laguntzeko operazio militarra hasi du eta matxinoek "hil arte borrokatuko" dutela zin egin dute.

"Ondorioak egongo dira, bahitutakoentzat ez ezik, mundu arabiarrean bizi diren edozein frantziarrentzat ere", esan du Sanda Ould Boumama matxino maliarren bozeramileetako batek.

François Hollande Frantziako presidenteak ostiralean iragarri zuen Maliko Armadari laguntzeko operazioa. Muturreko islamisten erasoei aurre egiteko operazioa dela adierazi du presidenteak eta behar den denbora guztian zehar bertan egongo direla azaldu du. Dagoeneko Frantziako pilotu bat hil da Armadaren operazio batean.

Halaber, Somaliako miliziek 2009tik bahituta zuten gizonezko frantziar bat hil dutela iragarri dute gaur eta erreskate horretan lanean ari ziren operazioan beste bi soldadu frantziar hil dira, Frantziako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenaren arabera. Operazioan 17 miliziano ere hil direla adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea