Mundua -

Chavezen kargu-hartzea

Cabello Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidente berrautatu dute

Bestalde, Nicolas Maduro presidenteordeak esan du Hugo Chavezen kargu-hartzea atzeratu egin daitekeela, nahiz eta urtarrilaren 10erako aurreikusita egon.

Diosdado Madurok Asanblea Nazionaleko presidente izango da beste urtebetez. Efe.
Diosdado Madurok Asanblea Nazionaleko presidente izango da beste urtebetez. Efe.
Diosdado Cabello izango da Asanblada Nazionaleko presidente berria

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diosdado Cabello Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteak bere karguari eutsiko dio beste urtebetez.

Presidenteorde karguetarako Dario Vivas eta Blanca Eekhout diputatuak hautatu dituzte. Biak, Cabello bezela, Venezuelako Alderdi Sozialista Bateratuaren buruzagiak dira, Hugo Chavez presidentearen alderdikoak, hain zuzen.

Asanblea Nazionaleko presidenteak esan duenez, Hugo Chavez estatuburuak Venezuelako presidente izaten jarraituko du urtarrilaren 10etik haratago, urtarrilaren 10a baita, hain zuzen, Chavezen kargu-hartzearen data.

"Hugo Chavez Frias Errepublikako presidente hautatu zuten urriaren 7an, eta presidente izaten jarraituko du urtarrilaren 10a igaro eta gero; ez dezala inork zalantza izpirik ere izan.", oihukatu du Cabellok Parlamentuko presidentea berrautatua izan ondoren egindako hitzaldian.

Cabelloren arabera, Chavezek "baimena du, Konstituzioak emanda (...). Eta baimen hori betetzeaz arduratuko gara", gaineratu du.

Maduro presidenteordearen adierazpenak

Bestalde, eta Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordeak adierazi duenez, baliteke urtarrilaren 10erako aurreikusita dagoen Hugo Chavezen inbestidura atzeratzea, presidentearen osasun egoerak okerrera egin duelako.

"Konstituzioak dioenez, Batzorde Nazionalaren aurrean karguaren zina egitea formalismo bat baino ez da", azaldu du Madurok, "eta nahiz eta Chavez egun horretan ez azaldu, garai konstituzional berriari emango diogu hasiera.

Chavezek jardunean jarraitzen du, eta Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean karguaren zina egiteko unea zehaztuko dugu aurrerago".

"Formalismo hutsa"

Gauzak horrela, urtarrilaren 10ean Hugo Chavezen presentzia "formalismo hutsa" dela azpimarratu presidenteordeak.

"Konstituzioak eskainitako baimenak babesten du Chavez bertan ez egotea", azaldu du Madurok, "Venezuelako Konstituzioko 231. artikuluak karguaren zina egiteko nolabaiteko malgutasuna eskaintzen duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea