Mundua -

Astebete ostean hil zen

Indian bortxatutako neskaren laguna: 'Inork ez gintuen lagundu'

"Bertatik igarotzen zuten herritarren laguntza eskatu genuen, baina ezinean", salatu du autobus batean sei gizonek bortxatu ostean hil zen neskaren lagunak.

Bortxaketen aurkako protestak Indian. Argazkia: EFE
Bortxaketen aurkako protestak Indian. Argazkia: EFE
Bortxaketen aurkako protestak Indian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduan New Delhiko autobus batean sei gizonek bortxatutako neskaren lagunak salatu duenez, ez zuten laguntzarik jaso, bertatik igarotzen zuten hainbat herritarren arreta eskatu bazuten ere, Indiako hainbat komunikabidek jaso dutenez.

"Bertatik igarotzen zuten herritarrak gelditzen saiatu ginen", azaldu du lagun honek Zee News telebista-katean eskainitako elkarrizketan, "25 minututan ibilgailuak eta motorra igaro ziren, baina inor ez zen gelditu".

"Ez geneukan arroparik, ezin ginen altxatu, eta gure aldamenetik hainbat herritar igaro ohi ziren", azaldu du aurpegia erakutsi nahi izan ez duen biktimaren lagun honek, "ez gintuzten ospitalera eraman, edo arroparik eman".

Halaber, ospitalearen jokaera ere salatu du iturri honek. Honen esanetan, "arropa eskatu eta horren zain egon ginen". "Hasieratik neska ospitale on batera eraman izan bagenu, litekeena da oraindik bizirik egotea", deitoratu du.

Gainera, Poliziaren aurka ere azaldu da, horren iritzian, erantzukizunaren zati handia duelako. "Polizia ez da pertsona bat, sistema bat baizik, eta horrek behin eta berriro huts egiten badu, arrazoi moralengatik dimisioa aurkeztu beharko luke", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea