Mundua -

Bilerak

AEBetako Senatua, amildegi fiskala ekiditeko erlojuaren kontra lanean

Ameriketako Estatu Batuetako Senatuko buruzagiak erdi mailako klasearen zergen murrizketa luzatzeko helburuarekin lanean ari dira.

Barack Obama presidentea.
Barack Obama presidentea.
Barack Obama presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Senatuko buruzagi nagusiak erlojuaren kontra lanean ari dira "amildegi fiskala" deritzotena ekiditeko; izan ere, asteartea baino lehen akordio bat lortu nahi dute erdi mailako klaseari ezarritako zergen murrizketa luzatzeko asmoz.

Harry Reid Senatuko demokraten buruzagia eta Mitch McConnell errepublikanoena bilduta daude estatubatuar gehienei eragingo dien zergen igoera ekiditeko eta langabezian daudenei diru laguntzak areagotzeko.

Larunbatetan Barack Obama presidenteak ematen duen diskurtsoa., hazkunde ekonomikorako eta defizita gutxitzeko plan "orekatu" bat proposatu duela esan du, eta bi alderdiei "amildegi fiskala" ekiditeko lan egiteko ahaleginak egiteko eskatu die.

NBC telebista kateari elkarrizketa emango dio gaur presidenteak eta negoziazioei buruz hitz egingo du errepublikanoei presio egiteko helburuarekin.

AEBetako susperraldian eragina izango duela esatean bat egiten dute bi alderdiek, baina ez dirudi akordioa lortzea erraza denik, aberatsen zergak igotzea baita akordiorako oztopo nagusia.

Bihar gauerdian akordiorik ez badago, zergak igoko dira estatubatuar guztientzat, eta gastu publikoan 110 mila miloi dolarreko murrizketak sartuko dira indarrean.

Demokratek 250.000 dolar arteko diru sarrerak dituztenentzat zerga-salbuespenekin jarraitzea nahi dute; errepublikanoak ordea, zergak denentzat izatea nahi dute, aberatsenentzat barne.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea