Mundua -
Kolpea Hollanderi
Dirudunen zerga berezia atzera bota du Frantziako Konstituzionalak
Erreforma fiskala François Hollande presidentearen kanpainaren protagonistetako bat izan zen. Errenta handienak zituztenei % 75 zerga jarri zien Gobernura iritsi eta gutxira.
Erredakzioa
Frantziako Auzitegi Konstituzionalak errenta handiei jarritako zerga berezien proiektua atzera botatzeako asmoa agertu du. Lege-proiektua abenduaren 20an onartu zuen Frantziako Parlamentuak. Konstituzionalaren ustez, Hollanderen Gobernuak bultzatutako legeak "zergen aurreko berdintasun printzipioa" urratzen du.
Zerga berezia François Hollande sozialistak hauteskunde kanpainan iragarritako konpromisoetako bat zen. Hollandek aberatsei zergak igoko zizkioela agindu zuen, frantziarren gehiengoak baino zerga gutxiago ordaintzen zituztelako.
Epai horren bitartez, Konstituzionalak UMP alderdi eskuindarrak aurkeztutako errekurtsoari erantzun dio. Oposizioko alderdi nagusiak abenduaren 20an bertan aurkeztu zuen errekurtsoa, lege-proiektua onartu zuten egunean, hain zuzen.
Legea berrituta aurkeztuko dute
Frantziako Gobernuak legea berrikusi eta proposamen berria aurkeztuko du, milioi bat eurotik gora irabazten dutenei % 75ko zerga berria aplikatzeko.
Proposamen berria "aurrekontuen legearekin batera" aurkeztuko dutela iragarri dute Jean-Marc Ayrault leen ministroaren bulegotik, baina denbora eperik zehaztu gabe. Halaber, Konstituzionalaren epaiak defizit publikoa murrizteko ahaleginetan eraginik ez duela izango azpimarratu dute.