Mundua -

Erreferenduma Kuban

Egiptoarrak zatituta, Konstituzio berriaren bozketaren aurrean

26 milioi lagunek dute erreferendumean parte hartzeko eskubidea. Egipton zatiketa soziala da nagusi, testuaren idazketan oposizioak adostasun falta salatu duelako.

Konstituzioaren aurkako istiluak izan dira Alejandrian. Argazkia: EFE
Konstituzioaren aurkako istiluak izan dira Alejandrian. Argazkia: EFE
Konstituzioaren aurkako istiluak izan dira Alejandrian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteslekuek ateak ireki dituzte Egipton 08:00etan bertako orduan, Konstituzio berriaren inguruko erreferendumari hasiera emateko, Egiptoko telebista-kate ofizialak jakitera eman duenez. Kairon, Alejandrian, Garbiyan, Sharquiyan, Asiuten, Sohagen, Asuanen eta Sinaiko iparraldean eta hegoaldean izango dira gaur bozketak.

Guztira, 26 milioi lagunek dute erreferendumean parte hartzeko eskubidea. Hauteslekuetan boza emateko egiptoarren ilarak izan dira ikusgai telebista-kate horretan.

Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak egunaren lehen orduetan eman du boza Kairoko Masr Guedida auzoko ikastetxe batean.

Islamista eta laikoen arteko zatiketa

Egiptoarrak zatituta daude gaurko erreferendumaren aurrean. Islamistek sustatutako Konstituzio berriaren idazketan adostasuna egon ez izana salatu du oposizio laikoak.

Mursik hartutako azken erabakien aurrean, hainbat epailek gaurko hitzorduaren kontrako boikota egin dute. Ondorioz, epaile kopurua murritza denez, erreferenduma bi partetan banatu behar izan dute. Bigarren hitzordua datorren abenduaren 22an izango da.

Anaia Musulmanek eta salafistek lan handia egin dute azken asteetan Konstituzioaren aldeko herritarren botoa lortzeko. Gobernuaren arabera, Egiptoaren garapen ekonomikorako abiapuntua da gaurko erreferenduma.

Armadak eta Poliziak bermatuko dituzte hauteskundeen zaintza eta segurtasuna. Honen aurrean, oposizioko hainbat kidek ohartarazi duenez, horrek hainbat istilu piztu ditzake.

Izan ere, gutxienez 10 lagun zauritu ziren atzo Mursi presidentearen aldeko eta kontrako manifestarien arteko istiluetan Alejandria hirian. Halaber, Egiptoko beste hainbat tokitan Konstituzioaren aldeko eta kontrako manifestazioak izan ziren.

Hauteslekuek ateak ireki dituzte Egipton 08:00etan bertako orduan, Konstituzio berriaren inguruko erreferendumari hasiera emateko, Egiptoko telebista-kate ofizialak jakitera eman duenez. Kairon, Alejandrian, Garbiyan, Sharquiyan, Asiuten, Sohagen, Asuanen eta Sinaiko iparraldean eta hegoaldean izango dira gaur bozketak.Guztira, 26 milioi lagunek dute erreferendumean parte hartzeko eskubidea. Hauteslekuetan boza emateko egiptoarren ilarak izan dira ikusgai telebista-kate horretan. Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak egunaren lehen orduetan eman du boza Kairoko Masr Guedida auzoko ikastetxe batean. Islamista eta laikoen arteko zatiketaEgiptoarrak zatituta daude gaurko erreferendumaren aurrean. Islamistek sustatutako Konstituzio berriaren idazketan adostasuna egon ez izana salatu du oposizio laikoak.Mursik hartutako azken erabakien aurrean, hainbat epailek gaurko hitzorduaren kontrako boikota egin dute. Ondorioz, epaile kopurua murritza denez, erreferenduma bi partetan banatu behar izan dute. Bigarren hitzordua datorren abenduaren 22an izango da.Anaia Musulmanek eta salafistek lan handia egin dute azken asteetan Konstituzioaren aldeko herritarren botoa lortzeko. Gobernuaren arabera, Egiptoaren garapen ekonomikorako abiapuntua da gaurko erreferenduma.Armadak eta Poliziak bermatuko dituzte hauteskundeen zaintza eta segurtasuna. Honen aurrean, oposizioko hainbat kidek ohartarazi duenez, horrek hainbat istilu piztu ditzake. Izan ere, gutxienez 10 lagun zauritu ziren atzo Mursi presidentearen aldeko eta kontrako manifestarien arteko istiluetan Alejandria hirian. Halaber, Egiptoko beste hainbat tokitan Konstituzioaren aldeko eta kontrako manifestazioak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Egipto Ekialde Hurbila gaur