Mundua -

Lau urteko espetxealdia

Carromerok Espainian beteko du Kubak ezarritako espetxe-zigorra

PPko Belaunaldi Berrien buruari lau urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Oswaldo Paya eta Harold Cepero hil ziren auto-istripuan izan zuen erantzukizunagatik.

Angel Carromero, Kuban hartutako azken irudietako bat. Argazkia: EFE
Angel Carromero, Kuban hartutako azken irudietako bat. Argazkia: EFE
Angel Carromero, Kuban hartutako azken irudietako bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oswaldo Paya eta Harold Cepero disidenteak hil ziren auto-istripuan Angel Carromero izan zuen erantzukizunagatik Kubako Justiziak ezarritako lau urteko kartzelaldia Espainian betetzeko estraditatuko dute PPko Belaunaldi Berrien burua.

1998tik epai judizialen exekuziorako indarrean dagoen Espainiako eta Kubako Gobernuen arteko itunaren aplikazioa adostu dute, ostiral honetan jakitera eman dutenez. Ondorioz, Carromerok Espainian beteko du zigorra. Litekeena da urtea bukatu baino lehen estraditatzea.

Protokoloari jarraituta, Interpoleko agente espainiarrak Kubara joango dira, eta Carromero Espainiara ekarriko dute. Behin Estatuan, epaile baten zaintzaren menpean utziko dute Carromero, eta horrek erabakiko du espetxealdiaren erregimena.

Halaber, Carromerorekin batera, droga-trafikoagatik Kuban 18 urteko espetxealdia betetzen ari den beste herritar espainiarra estraditatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea