Mundua -
Astelehenean emango dute
Protesta egin dute Oslon, Bakearen Nobel Saria EBri emateagatik
Europar Batasuna (EB) demokratikoa ez dela eta krisi garaian ere indar militar handiari eutsi egiten diola salatu dute.
Erredakzioa
Mila pertsona inguruk protesta egin dute Oslon Bakearen Nobel Saria Europar Batasunari (EB) ematearen kontra. Gehienak ezkerreko alderdiko eta Giza Eskubideen babeserako taldeko kideak ziren.
50 talde inguruk deitu dute protesta, EB antidemokratikoa dela eta krisi garaian indar militarrari eusten ari zaiola salatuta, nahiz eta pertsona asko gaizki pasatzen ari diren.
"Alfred Nobelek esan zuen, saria desarmearen alde lan egiten dutenei eman behar zitzaiela", esan du Elsa-Britt Enger Bakearen aldeko Amonen elkartekoa. "EBk ez du horrelakorik egiten. Munduko arma ekoizlerik handienen artean dago", gaineratu du 70 urteko emakumeak.
Aurreko urteetan Bakearen Saria jaso duten beste batzuk ere, Desmond Tutuk, Adolfo Perez Esquivelek eta Mairead Maguirek esaterako, Bakearen Saria Europar Batasunari ematearen kontra agertu dira.