Gizartea -

Eskandalua

Diaz Ferranen adierazpenik polemikoenak

Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren presidente ohia atxilotu dute ondasunak ezkutatzea leporatuta. Diaz Ferranen adierazpenik ospetsuenak berreskuratu dituzte hedabideek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerardo Diaz Ferran Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren presidente ohia atxilotu dute, ondasunak ezkutatzea leporatuta. CEOEko presidente ohiaren etxean, 150.000 euro (eskudirutan) eta kilo bat urre aurkitu ditu Poliziak. Diaz Ferranek azken urteetan egin dituen adierazpenik polemikoenak berreskuratu ditugu.

"Krisitik ateratzeko gehiago lan egin eta gutxiago kobratu behar da", Diaz Ferranen esaldirik ospetsuenetako bat da. CEOEren presidente ohiak 2010eko urriaren 15ean egin zituen adierazpen horiek, oraindik ere patronalaren presidentea zenean.

"Nik neuk ez nuke aukeratuko", esan zuen 2009an Air Comet bere airelinea itxi zutenean. "Loteriaren zenbaki asko dituzunean bezala da hau", esan zuen konpainia ixteko arrazoiak azaltzeko.

"Enpresa publiko onena existitzen ez dena da", esan zuen Diaz Ferranek 2007an, CEOEko presidente izendatu zutenean. "Enpresa publikoak pribatu bilakatu behar dira", gaineratu zuen.

"Espainian funtzionario gehiegi dago. Administrazioan hasi behar dute murrizketek", esan zuen.

"Enpresariok ez dugu krisiaren errua, aberastasuna sortu dugu".

"Itzela da", esan zuen Esperanza Aguirre Madrileko erkidegoko presidente ohiari buruz. Diaz Ferranek 260.000 euro eman zituen Aguirreren kanpainarako.

Gerardo Diaz Ferran Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren presidente ohia atxilotu dute, ondasunak ezkutatzea leporatuta. CEOEko presidente ohiaren etxean, 150.000 euro (eskudirutan) eta kilo bat urre aurkitu ditu Poliziak. Diaz Ferranek azken urteetan egin dituen adierazpenik polemikoenak berreskuratu ditugu."Krisitik ateratzeko gehiago lan egin eta gutxiago kobratu behar da", Diaz Ferranen esaldirik ospetsuenetako bat da. CEOEren presidente ohiak 2010eko urriaren 15ean egin zituen adierazpen horiek, oraindik ere patronalaren presidentea zenean."Nik neuk ez nuke aukeratuko", esan zuen 2009an Air Comet bere airelinea itxi zutenean. "Loteriaren zenbaki asko dituzunean bezala da hau", esan zuen konpainia ixteko arrazoiak azaltzeko."Enpresa publiko onena existitzen ez dena da", esan zuen Diaz Ferranek 2007an, CEOEko presidente izendatu zutenean. "Enpresa publikoak pribatu bilakatu behar dira", gaineratu zuen."Espainian funtzionario gehiegi dago. Administrazioan hasi behar dute murrizketek", esan zuen."Enpresariok ez dugu krisiaren errua, aberastasuna sortu dugu". "Itzela da", esan zuen Esperanza Aguirre Madrileko erkidegoko presidente ohiari buruz. Diaz Ferranek 260.000 euro eman zituen Aguirreren kanpainarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Espainia Iruzurrak Epaiketak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Enpresak Antonio Garamendi